ARGI MERKATURATZAILEA

Aura Energiak iturri berriztagarrietatik datorren energiaz hornitzen ditu industria, enpresa eta etxebizitzak prezio oso lehiakorretan.

ENERGIA EKOIZLEAK

Aura Energia, energia berriztagarrien ekoizleen ordezkaria da handizkako elektrizitate merkatuan gehieneko mozkina lortzeko

AHOLKULARITZA ENERGETIKOA

Aura Energiak enpresei eta korporazio handiei aholkularitza energetikoa eskaintzen die kostuak murrizteko eta onurak mantentzeko.

ZURE ARGI FAKTURAN AURREZTU EZAZU, KONPARATU PREZIOA!

Frogatu Auraren simulagailua eta kontratatu 3 minutu baino gutxiagotan! Pausu bakar batek erakutsiko dizu zenbat aurreztu dezakezun. Klik egin hemen nola funtzionatzen duen ikusteko.

Zure beharretara hobeto egokitzen den elektrizitate tarifa aukeratu

industria
GOI TENTSIOKO INSTALAZIOAK

Fabrikak eta Industria Handiak

6.1A, 61B eta 3.1A Tarifak

Industriek energia-kontsumo oso handia dute. Aurak energia-azterketa bat egiten du bezero bakoitzaren beharretara egokitutako irtenbideak eskainiz, bai prezio finkoan bai indexatuan ere.

edificio
BEHE TENTSIOKO INSTALAZIOAK

Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE-ak)

3.0A, 2.1DHA eta 2.1A Tarifak

10 Kw-tik aurrerako behe tentsioa erabiltzen duten enpresa eta negozio txikietarako prezio finko oso erakargarriak ditugu. Konparatu eta kontratatu simulagailuan 5 pausu errazetan.

casita
BEHE TENTSIOKO INSTALAZIOAK

Etxebizitza partikularrak

2.0DHA eta 2.0A Tarifak

Zure etxebizitzako elektrizitate hornitzailea aldatu nahi al duzu? Aurak prezio finkoko tarifa eskaintzen du. Gure webgunetik simulatu dezakezu, azken prezioa kalkulatu eta 5 urrats errazetan kontratatu.

PREZIO LEHIAKORRAK

Prezio lehiakorrak eskaintzen ditugu kontsumitutako kw ordu bakoitzeko, tasa bakar eta finkatuan eta faktura eta aldi bakoitzerako. Bezeroak pozik izan nahi ditugu eskaintzen ditugun prezioekin!

KUDEATZAILE PERTSONALA

Bezero guztiei kudeatzaile pertsonal bat esleitzen diegu. Kontratuaren hasieratik esleitutako kudeatzailea izango da bezeroaren arduradun, laguntzaile eta aholkulari kontratuaren bukaera arte.

BULEGO BIRTUALA

Bulego birtual bat dugu gure bezero guztientzako erabilgarri. Han, datu orokorrak ikusi ordainketa modua aldatu eta banku xehetasunak ikus daitezke, besteak beste.

FAKTURA ZEHETASUNAK

Ez ditugu hileko fakturan araututako zenbatekoak handitzen, BOEan ezarrita dagoena baizik, faktura argi eta zehatzaren alde izanik.

ETETERIK GABE

Argi merkaturatzaile berri bat kontratatzerakoan ez dago zerbitzu eteterik egon behar. Behin kontratua sinatuta dagoenean, gure aditu taldeak beharrezkoak diren prozedura guztiak kudeatzen ditu.

ESPERIENTZIA

Energia sektorean esperientzia zabala duten profesionalak ditugu, bezero guztiei konpromisorik gabe aholkatu eta informatzeko.

GURE BEZEROEN IRUZKINAK

Argia aurrezten ikasi gure energia-eraginkortasun infografikoekin

Aldatu zaitez Aurara!

Eta hasi zure argi fakturan aurrezten

Auran gauzak erraztu nahi dizkizugu! Begiratu gure enpresentzako, industrientzako eta Etxebizitzentzako tarifen artean zure beharren arabera hobekien egokitzen den aukeratzea. Zalantzarik al duzu? Kontsultatu gure FAQ-ak edo gurekin harremanetan jarri 93 118 06 00 doako telefono zenbakira deituz.

Horrela funtzionatzen du gure simulagailuak

Kalkulatu zenbat aurreztu dezakezun Aurarekin

Erabili gure simulagailua zure argi fakturan zenbat diru aurreztu dezakezun ikusteko. Behar duzun bakarra faktura berri bat da eta 3 minututan jakingo duzu zenbat aurreztu dezakezun. Prezioen konparatiboa egin eta zure tarifa zuzenean kontratatu dezakezu.

Zalantzarik al duzu? Informazioa ematen dizugu konpromisorik gabe!

Irakurri dut eta onartzen dut pribatutasun politika

INFORMAZIOAREN DATUEN BABESA:
Arduradun: Aura Energía, SL. info gehiago
Helburua: Kontsulta kudeatzea, Aura Energiarengandik informazioa jasotzea eta azterketa komertziala egitea. info gehiago
Legitimazioa: Zure adostasuna. info gehiago
Hartzaileak: Ez dira datuak bitarkekoei emango, betebehar legala izan ezik. info gehiago
Eskubideak: Beste ekintza batzuen artean, datuak atzitu, zuzendu, mugatu eta/edo ezabatu ditzakezu. info gehiago

Gure eskaintza guztien berri izan nahi duzu? Harpidetu zaitez Aura Energia newsletter-era