Argi faktura simulagailua

Nola dabil Auraren simulagailua?

Kontrata ezazu gurekin zure argi tarifa! Aura Energiak tarifa oso lehiakorrak dauzka. Froga ezazu gure simulagailua eta egiazta ezazu!

Tarifa simulagailua

Konparatu, kalkulatu eta kontratatu 3 minutu baino gutxiagoetan

Elektrizitate konpainiaz aldatzea tramite erraza, azkarra eta doakoa da. Aura Energian argia kontratatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditugu: Kontsumitzaile handiak (Goi-tentsioa), ETE-ak eta etxe pribatuak (Behe-tentsioa).

Gure simulagailua erabiltzeko, zure azken fakturan aurki ditzakezun 3 datu bakarrik behar dituzu: kontratatutako potentzia, hileko kontsumoa (kW orduetan adierazita) eta tarifak ordu bereizketa aurkezten duen ezagutu.

Horrela dabil gure Simulagailua

Behe-Tentsioko instalazioetarako argibideak

Horrela dabil gure Simulagailua

Goi-Tentsioko instalazioetarako argibideak

1. Pausua

Faktura eta tarifa datuak

Zure Aura fakturan gordetako prezioaren benetako konparazioa ikusteko, bete itzazu simulagailuan hurrengo atalak; “1. Faktura datuak” eta “2. Egiaztatu tarifa”. Laguntza behar al duzu? Sakatu (+) ikurra, atal bakoitzaren ondoan kokatua, adibide grafiko baterako.

2. Pausua

Datu pertsonalak eta bakuaren datuak

Pozik zaude gure prezioekin? Kontratatu online 3 minutu baino gutxiagoan! Kontratazioa hasteko, beharrezkoa da “3. Datu pertsonalak” eta “4. Bankuaren informazioa” atalak betetzea. Gogorarazten dizugu simulagailuan dauden prezioak eguneratuak daudela eta berehala kontsultatu ahal direla.

3. Pausua

Sinatu eta kontratua bidali

Kontratua formalizatzeko, beharrezkoa da dokumentua inprimatzea, sinatu eta posta arruntez bidaltzea, banatzailearekin batera prozesatu ahal izateko beharrezkoak diren urrats guztiak gure tarifa erakargarrietan onura atera dezazun.

4. Pausua

Berrikustea eta kudeaketa

Simulatutako faktura elektrikoan sartutako datuak zuzenak direla berrikusten eta egiaztatzen ditugu eta jakinarazten dizugu zerbait zuzen ez badago. Behin berretsi ondoren, merkaturatzailearen aldaketaren tramiteak gehienez 15 eguneko epean burutzeko ardura hartuko dugu elektrizitate-zerbitzua eten gabe.

kW orduko prezio lehiakorra

Aura Energiak online kontratatzeko aukera eskaintzen du prezio oso erakargarrian bai enpresa zein partikularrentzako 5 pausuetan. Gure simulagailutik aldaketa egitea oso erraza da.

Arintasuna kontratazioan

Kontratua eguneko edozein unetan egin dezakezu, urteko 365 egunetan gure webgunearen bidez. Telefonoaren bidezko laguntza ere dago (93 118 06 00) kontratazio prozesuan laguntzeko.

Ez da zerbitzua eteten

Merkaturatzaileen arteko aldaketan ez dago zerbitzuaren eteterik egon behar. Aura Energiak beharrezkoak diren prozedura guztiak egiten ditu, hornidura Auraren eskuetan ipintzea doakoa izan dadin.

Interesatzen zaizu? Informazio gehiago eskatu konpromisorik gabe. Deitu 93 118 06 00 telefonora!