Argia aurreztu

Aura Energia: Argi merkaturatzailea

Conoce Aura Energía y descubre la tarifa que mejor se adapta a tu hogar, empresa o negocio.

ARGIA AURREZTEA POSIBLE DA!

Aurrezten laguntzen dizugu lehenengo minututik aurrera

Aura Energia hiru arlotan lan egiten du: elektrizitate komertzializazioan, aholkularitza energetikoan eta energia berriztagarrien ekoizleen errepresentazioan merkatuan. Bezero bakoitzarentzako zerbitzu profesionala eta egokitua eskaintzea da gure helburua, Espainiar penintsulako lurraldean, baita Kanariar eta Balear uharteetan ere.

Halaber, ISO 9001:2008 eta 14001:2014 kalitate eta ingurumen ziurtagiriaren barne lan egiten dugu, kanpo-entitate ofizialek gure barne prozedura guztiak ikuskatzen dituztela bermatzeko. Energia berdearen garapena sustatzen dugu, hori dela eta, komertzializatzen dugun energiaren %100 energia berriztagarrian dauka jatorria.

Aura energia
miss

Misioa

Bezero bakoitzari soluzio egokiena eskaintzea da gure misioa. Aholkularitza egokitua eta kudeaketa gardenaren bitartez, bezeroek gugan jarritako konfiantza saritu eta mantendu nahi dugu, epe laburrean eta baita luzean ere.

valores-aura

Ikuspegia

Argi merkaturatzaile aipagarria izatea eta merkatu energetikoan dugun izena sendotzea da gure ikuspegia. Konpainia hurko, garden eta lehiakor baten bila dauden enpresa, industria, komertzio eta familientzako konfiantzazko aukera izan nahi dugu.

valores-aura-energia

Baloreak

Burutzen ditugun prozesu guztietan eta emandako zerbitzuen kalitatean bikaintasuna lortu nahi duen enpresa berriztatzailea gara. Hori dela eta, gure baloreak gardentasunean, kalitatean, gertutasunean eta ingurumen erantzukizunean oinarrituta daude.

ARGI FAKTURA GARDENA

Azken prezioa behin betikoa da, letra txiki edo ustekabeko prezio igoerarik gabekoa. Gure bezeroak informatuak egotea nahi dugu, horregatik, banatzaileak jasotzen duen informazio guztia eskuratzeko aukera ematen dugu.

KALITATEZKO BEZEROAREN ARRETA ZERBITZUA

ISO 9001:2008 eta 14001:2014 kalitate eta ingurumen ziurtagiriaren barne lan egiten dugu. Klik egin hemen Aura Energiaren kalitate eta ingurumen konpromiso dokumentua atzitzeko.

GERTUTASUNA ETA PROFESIONALTASUNA

Harreman gertua eta zerbitzu egokitu eta zuzenekoa eskaintzen dugu. Horretarako, gure bezero guztiei kudeatzaile pertsonala eskaintzen diegu, behar duten bakoitzean lagundu edo aholkatzeko.

PLANETAREKIKO KOMPROMISOA

ISO 9001:2008 eta 14001:2014 kalitate eta ingurumen ziurtagiriaren barne lan egiten dugu. Aura Energian merkaturatzen dugun energiaren 100% energia berriztagarrian dauka jatorria. Egin klik hemen jatorrizko bermea ikusteko.

12000

BEZERO AKTIBOAK IBERIAR PENINTSULAN, KANARIAR ETA BALEAR UHARTEETAN.

450

ENERGIA BERRIZTAGARRIETATIK SORTUTAKO URTEROKO ENERGIA GW ORDUETAN NEURRITUTA.

50

2017AN FAKTURATUTAKO MILOI EUROAK

Nola iristen da elektrizitatea nire etxe edo enpresara?

Sektore elektrikoan, jarduera ezberdinak burutzen dira egunero
behar dugun energia elektrikoa erabili ahal izateko.
  • Elektrizitatea sortzea

    Lehenengo, energia elektrikoa sortzen da zentral termiko, nuklear, gas, hidrauliko, eguzkiko, etab.-etan

  • Garraioa

    Goi tentsioko energia elektrikoaren transmisioa garraio-sarearen bitartez. Espainian, garraioa Espainiako Sare Elektrikoak (REE espainolez) burutzen du.

  • Distribuzioa

    Kontsumo-puntuak energia elektrikoaz hornitzea. Distribuzio instalazioen eraikitzea, mantentze-lana eta gestioa fase honen barne daude.

  • Merkaturatzea

    Aura Energia merkaturatzaile librea da, banatzailearen bide elektriko propioen bidez saltzen diegu elektrizitatea gure bezeroei.

  • Kontratatutako energia

    Azken bezeroak erabakitzen du zein enpresa merkaturatzailearekin kontratatu nahi duen energia, haien premietara hobekien egokitzen denaren arabera.

SIMULA EZAZU ZURE FAKTURA ETA KONPARA EZAZU!

Auraren simulagailua frogatu eta kontrata ezazu, 3 minutu baino gutxiagotan! Pausu bakar batek erakutsiko dizu zenbat aurreztu dezakezun. Klik egin hemen nola egiten den jakiteko.